27

Urt / 2012

Intxaurrondo auzoan liburutegi berria ireki dugu

Autorea: arantza

Isabel Vesga liburutegiko arduraduna , Intxaurrondo Berri, San sebastián, red de bibliotecas2012. urteko lehen post honetan, ezinbestean Intxaurrondoko liburutegi berria aipatu behar dizuet. Abenduan ireki genuen. Berez, lekualdaketa izan da, Gaztela kaleko liburutegiari agur esan baitiogu.
Kultur etxe berria bi solairuko eraikin batean dago kokatua udal kiroldegiarekin batera.
Aurreko liburutegiak 280 metro koadroko azalera zuen; oraingoak, berriz, 1010 metro koadro ditu. Azalera solairu bakarrean banatua dago, erdian patio bat duelarik. Patioa auzoko artistek apaindu dute berriztatutako materiala erabiliz. Irakurleak  bertara atera daitezke lasaitasun bila.

Intxaurrondo berri liburutegia DonostiaLau urtetan jardun dugu lanean egitasmo hau burutzeko, eta esan dezakegu gure sareko liburutegi  onenetarikoa dela. Urgari bulegoko Patxi Gastaminza eta Jose Javier Uranga arkitektoak izan dira proiektuaren arduradunak, eta gure eskariak beti aintzakotzat hartu dituztela esan beharra dago.

Denbora horretan, liburutegiko arduraduna den Isabel Vesgak eta biok aritu gara uneoro elkarlanean: Altzari horniketa esleitzeko; haiek planoan kokatzeko; RFID irrati-frekuentzia sistema aukeratzeko, espazioak antolatzeko; dekorazioa…

Gehiago irakurri

26

Abe / 2011

Marguerite Duras Mediateka, Parisen

Autorea: arantza

Biblioteca Marguerite Duras ParisSejour Culture Bibliothèque egitarauan antolaturiko bisitaldien artean, bat izan da Marguerite Duras Mediatekara, Pariseko 20. distritoan dago.

Frantsesez mediateka hitza erabiltzen da liburutegiak euskarri teknologiko guztiak dituela adierazteko.

Mediateka  guztiz aldatzen ari den auzo batean dago. Eraikin berean, aparteko sarrera duten 200 apartamentu daude. Roland Castro eta Sopphie Denisoff arkitekto hirigileek burutu zuten proiektua.

Auzoan 182.962 biztanle inguru bizi dira; Mediatekak 2010eko ekainaren 12an ireki zituen ateak. Eraikuntzan erabili dute beira, porlana eta egurra. Mediatekak denetara 4200 m2 erabilgarri ditu.

Gehiago irakurri

04

Aza / 2011

Liburutegi publikoak eta krisialdia.Torontoko kasua

Autorea: arantza

Torontoko Liburutegi Nagusia. Donostiako udal liburutegiek igotako argazkiaGaur egun bizi dugun krisialdi kontestua, eta etengabeko mehatxuak 2012 urtera begira izango ditugun murrizketak direla eta, gogora etorri zait irakurri berri dudan gertakari interesgarri bati buruzkoa. Bibliomancienne blogean agertu da, eta sare sozialek indar politikoen aurrean duten  eragina azalarazten du: Toronton hiritarren mobilizazioak liburutegi publikoko itxiera agindua bertan behera uztea lortu du. Sare sozialetan oinarritu dira asmo horri bultzada emateko eta hainbat kanadiar idazleen laguntza ere izan dute, Margaret Atwoodena, besteak beste. Aipaturiko post horren izenburua da: “Torontoko liburutegi  publikoek murrizketak saihesten dituzte ingurune sozialen ekositema berri batean”, 2011ko irailaren 21ean plazaratua.

Gehiago irakurri