23

Urr / 2014

Liburutegiaren eguna 2014

Autorea:

Día de la biblioteca

Día de la biblioteca

Aurten, 2014an, urtero bezala Tabakalera, Koldo Mitxelena eta Donostiako Udal liburutegiek oso egitarau interesgarria prestatu dugu, liburutegien eguna ospatzeko. Antolatzaileetako batek egitarau interesgarria dela esateak gehiegitxo badirudi ere, iritzi horretakoa naiz, eta esan behar dut. 2010.urtean lankidetza bide bati ekin genion egun hau ospatzeko, eta gaur arte lortutakoa mugarri aipagarria dela uste dut.

Batek baino gehiagok post-aren irudia ikustean, Jorge Carriónen “Liburudendak” liburuaren azala, nahastu egin naizela pentsatuko du. Ezta gutxiago ere! Ez dago nahasketarik aurre hausnarketarik baizik.

Liburutegien egunean liburu saltzaileen berba entzun nahi dugu. Beraien iritziak nahi ditugu: zein harreman dute liburutegiekin?; Amazonen beldur al dira? Aukeratutako lanbide horretan damu dira? Beraien buruak saltzailetzat, merkataritzat al dituzte? Ala, Christopher Morleyk bere ” liburudenda sorgindua”n dioen bezala, adituak dira gizaki behar bakoitzari liburu egokiena aurkitzen?

Datorren 24ko, Etorkizunari begirada bat, liburudendak eta liburutegiak mahaingurura, Andoni Arantzategi, liburu saltzaileburua, konbidatu dugu. Aspaldidanik elkarrekin antolatzen dugu nazioarteko liburuaren eguna. Bera formakuntzaz zuzenbidean lizentziatua da, eta bokazioz liburu saltzailea. Bera da Donostiako Bergara kaleko liburudendaren arduraduna. Gure hiriko liburudenden errealitatea aurkeztuko digu; kultura-kontsumoaz jardungo dugu, halaber, pirateriaz , Elkarrren marketing ildoaz…

Donostian, bi liburudenda itxi berriak diren une honetan: Metrópolis eta Manterola, Zarautzeko Garoa Liburudenda Groseko Zabaleta kalean ireki dutela jakiteak itxaropenez betetzen gaitu. Garoak kultura egitarau aberatsa eskaintzen du: hitzaldiak, elkarrizketak, irakurketa klubak, antzerkia, kontziertoak…

Gurekin egongo da ere Imanol Agirre liburu saltzailea eta ameslaria, nahiz eta bera ere formakuntzaz zuzenbidean lizentziatua den.

Beste apostu interesgarria da Kaxilda liburudendak egin duena Amarako Arroka kalean. Darío Malventik liburudenda- jatetxe- kafetegi horren egitasmoak azalduko dizkigu. Darío Malventi filosofoa eta antropologian doktorea kooperatiba horren kide-sortzailea da. Pentsaera kritikoaren, nekazal ekologiaren, artearen eta ezagutzaren inguruko proiektuak bultzatzen ditu. Liburudenda horretan giza mugimenduekin eta kontrakulturarekin loturiko literatura aurki daiteke. Liburua objektu bezala.

Liburutegien ordezkari les oso bilbotar garrantzitsua izango dugu, Alhondiga mediatekako zuzendaria, Alasne Martín. Ikasketaz Historian lizentziatua da eta liburuzaina bokazioz. Alhondiga Euskadin erreferente bat da zenbait arrazoiengatik: eraikina bera, ordutegiak, literatura eta irakurketa programazioak gaindiezinak dira.

Alasnek liburutegien zentzuaz, etorkizunaz, ekonomia eta soziologia analisiez, eta liburudendekiko harremanaz arituko zaigu.

Mahainguruan eztabaida sortzea nahiko genuke; moderatzaile gisa Itziar Zubizarreta idazleak bere trebetasuna erakutsiko digu.

Atzo, hilaren 22an ikus-entzunezko bildumei buruz hitz egingo genuen, eta gaur 23an komikiez. Etortzera animatzen zaituztet.

24an Aieten ilustrazio tailerra emango da; Casares Tomasenen umeentzako antzerkia; Okendon eguerdiko 12:00etan kitarra kontzertua eta arratsaldean ipuin-kontalaria;  Lugaritzen arpa kontzertua eta ondoren ipuin-kontalaria eta azkenik Egian kontzertu barrokoa.

Liburutegiaren eguna gure lana aldarrikatzeko eguna da; gure taldeak zoriontzekoa; elkarrekin topo egitekoa eta, jakina, liburuez hitz egitekoa. Frankofiloa naizenez, poztu egin nau Nobel Saria Patrick Modianokirabazteak. Nire mesanotxean ” Villa Triste”” daukat. Dylan Thomasen eskaintza honekin hasten da: Qui es tu, toi,  voyeur d’ombres?”

Liburuak aholkatzea oso esker onekoa izaten da, beti ere, liburua aholkatuaren arimara iristeko gai bada