Mikel Hernandez Abaitua
Azukre xehea gatz larria: oroitzapen autobiografiko-sentimentalak
Alberdania, 2010
156 orrialde. 15,80 € e-book 11,06 €
ISBN 9788498682434
Mikel Hernandez Abaituaren (Gasteiz, 1959) liburu honetan azpimarragarriak dira literatura, musika eta politika arloko oroitzapenak. Euskal kulturaren esparruan giltzarri izan diren hainbat pertsonaia eta proiektu azaltzen dizkigu, hain zuzen, egileak zuzenean ezagutu izan zituenak.Besteak beste, Xabier Aizpurua, Josu Landa, Koldo Izagirre, Ramon Etxezarreta, Ramon Saizarbitoria, Iñaki Aldekoa, Pedro Alberdi, Zeruko Argiako garaiak, Oh! Euzkadi, Pott eta Susa aldizkariak, Donostia Hiria ipuin sariak eta Obabakoak liburuaren argitalpena. Politika alorrean, berriz, ETAren atentatuak, adibidez Yoyesen hilketa eta bere osaba baten bahiketa.
Liburu interesgarria urte haiek bizi izan genituenontzat eta baita ondorengo belaunaldientzat ere.
Mikel Hernandez Abaituak Azukre xehea, gatz larria liburuaren aurkezpen solasaldia egingo du Harkaitz Canorekin batera, datorren azaroaren 21ean, astelehenean, iluntzeko 19:30ean, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik).


Ez da Liburutegi Nagusian izango, Udal Liburutegi zaharreko San Jeronimo kaleko sotoan baizik.
Ederki Mikel, eskertzen dizut oharra. Kontua da, duela urte batzuk Udalak Udal Liburutegiaren izendapena aldatu egin zuela eta ordura arte Udal Liburutegia izandakoa Liburutegi Nagusia izendatu zuela. Beraz, gaur egun Liburutegi Nagusiak 3 egoitza ditu: Alderdi Ederren, helduentzako zerbitzua; Fermin Calbeton kaleko 25.ean, Haur Saila eta San Jeronimo kalean, jarduera aretoa.
Pingback: ColaBLOGraciones añadidas en la web de Metropolis Libros entre el 24-11-2011 y el 16-12-2011 | El blog de Metropolis Libros