Daniel Glattauer
Ipar haizearen kontra
Alberdania eta Erein, 2011
238 orrialde. 21,50 €
ISBN 9788420406107
Daniel Glattauer (Viena, 1960) idazle austriarrak oker bidalitako e-mail batzuen ondorioz sortuko den harreman sentimentalari buruzko eleberria idatzi du. Protagonistak Emmi Rothner eta Leo Leike dira. Emmi, emakume gazte eta ezkondua, Leo, berriz, unibertsitateko irakaslea, andregaiarekin harremanak eten berria. Bien arteko amodio birtualak ez du atzera bueltarik izango, eleberrian batak besteari idazten dizkion mezuak irakurriko ditugu, batzutan oso laburrak, bestetan luzeagoak, inoiz espontaneoak eta baita sakonki landuak ere. Ipar haizearen kontra nobelaren aportazio interesgarriena harreman birtualei buruzko hausnarketa da eta idatzizko hizkuntzaren abantailak eta desabantailak emozioak adierazi nahi ditugunean.
“Ez gara inon bizi. Ez dugu adinik. Ez dugu aurpegirik. Ez dugu eguna eta gauaren artean desberdintzen. Denboratik kanpo bizi gara. (…)” 24. orld.
Gehiago irakurri




